miércoles, 18 de abril de 2012

Gelditu denbora

Batzutan ez gera ohartzen inguruan daukagunaz, ezta gu ingurukoentzat garenaz. Pertsona baten haserre edo tristurak bestearenean eragin dezake eta diskusioa sortu. Pertsona baten alaitasun eta irribarreak beste baten tristura alda dezake, ilusioa sor baitezake.
Batzutan ez gera ohartzen gure jarrera nolakoa den, gure hitzen tonua nolakoa den, gure hitz egiteko era nolakoa den eta, honela, beste pertsonak mindu daitezke, zuretaz nazkatu. Baina konturatu behar gea bakoitzak bere arazoak ditula eta norberarenak ez direla garrantzitsuenak, mundua ez zega guretzako sortu, baizik eta gu gaude hemen besteekin batera.

Beraz,

GELDITU DENBORA. ARNASA HARTU. DISFRUTATU. IRRI EGIN

miércoles, 21 de marzo de 2012

Arin arin eta fandango

Azkenean, unibertsitatean egin behar degun lanerako beste blog bat zabaldu behar izandu det, euska herriko musika eta dantzen inguruko informazioa azaltzen saiatuko naiz bertan, urte askotan ikasitakoa adierazten, ea lortzen deten. 

jueves, 1 de marzo de 2012

Bobby McFerrin


Harrigarria da zenbat jende batera aritu daitekeen abesti berdinean disfrutatzen, musikak duen magia izugarria da.
Miresgarria da gizon honek duen gaitasuna horrenbeste jenderen aurrean lasaitasun horrekin jardutzea. Sinestezina da nolako gaitasuna duen jendearen arreta lortzekoa eta jendea martxan jartzekoa.

martes, 14 de febrero de 2012

* San Balentin . . .

Zer da San Balentin eguna? Maiteminduen eguna? Pertsona batek beste bat maite duenean maitemindua dago? Alaba batek bere ama maite duenean bezala? Aita batek bere alaba maite duen bezala? Biloba batek bere amama maite duen bezala? Egun bakarrean gertatzen al dira egoera hoiek? Une batez bakarrik sentitzen al dira emozio horiek? Urte askotako harremanak ez al du maitasun hori? Ez al genioke elkarri maite gerala eta elkarrekin gustura gaudela esan beharko? Maitatua sentitzea ez al da gauza polita? Eta norberak beste bat maitatzea? Egoera zailetan ere ondokoa maitatzen denean San Balentin ospatu beharko genuke? Pozik gaudenean albokoarekin ere San Balentin ospatu behar degu? Eta maitatuak sentitzen geranean? Une horietan ere bai?
Beraz, San Balentin eguna ez al litzateke urteko 365 egunetan ospatu beharko?


[Maitxia - Bilbo]



lunes, 13 de febrero de 2012

Denbora librea

Une batzuk norberarentzat hartu beharrekoak izaten dira. Barnera begiratu behar da. Ez gera ohartzen baina astia hartu behar degu guregan pentsatzeko. Beti alde batetik bestera, gauza bat egiten eta beste batengan pentsatzen.
Esnatu, jaiki, gosaldu, jantzi, preparatu, korrika egin, busa hartu, korrika egin, unira berandu, irakasleen azalpenetan pentsatzen edo egin beharreko beste gauzetaz pentsatzen, korrika egin, busa hartu, jetsi, ogia erosi, pixura iritsi, bazkaria egin, bazkaldu, lanak egin, erosketak egin, gela jaso, afaria egin, afaldu, dena jaso, ordenagailuan ibili eta lo.
Benetan hartzen al degu guretzako denbora? Zermoduz sentitzen geran galdetzen al diogu gure barrenari? Gauzak presaka egiteaz ez al gera nazkatzen?
Beti etorkizunera begira, beti gauzak antolatzen, hurrengo egingo dezuna pentsatzen. Eta oraina? Ez da garrantzitsua ala? Ez al da inportantea unean duzun momentuaz disfrutatzea? Zure beharretarako denbora hartzea ez al da ona norberarentzat? Denbora librea ez al da ona norbere barrena ezagutzeko? Zerbaiti begira gelditzen zarenean ez al da ona barruari galdetzea ea zemuz sentitzen den? Pozik dagoen, triste dagoen, sensible dagoen, amorratuta dagoen, harro dagoen, gaizki dagoen, ongi al dagoen, lasai dagoen.
Beste gauzak alde batera utzi eta pentsatu zugan, zure barrenarengan, hausnartu zure ekintzak, zure jarrerak, zure helburuak, zure arrazoiak.
Honela, lasaitasunaren bila arituko zera.



[Lisboa - Portugal]



viernes, 10 de febrero de 2012

Musikak garamatzan mundua


[Ander - Elorrixa]



Abestiek beste lekuetara garamatzate, beste mundu ezberdin batera, beste lurralde batera, gustura sentiarazten gaituzte, ingurukoekin lasai egotera garamatzate, lasaitasunera garamatzate . . .







Negua

Hotza da nagusi, tenperatura hotzak,
eskuetako azala gogortzen da, sudurra gorritu,
dardarka daukazu gorputza, ezin geldirik egon,
berotasunean sartu nahi dezu, lasai egon nahi dezu,
ondokoarekin besarkatuta gustura zaude baina ezin honela egon egun osoan,
hotza sartzen zaizu belarrietatik, baita begietatik ere,
eskularruak behar dituzu, ezin berotu zabiltza,
tenperatura egokian egon nahi dezu, ez dezu hotzik nahi behatz puntetan,
gradu eramangarrien bila zabiltza, berotuko zaituen edozein txokoren bila,
lasaitasunaren bila . . .




















[Itziar]