viernes, 10 de febrero de 2012

Negua

Hotza da nagusi, tenperatura hotzak,
eskuetako azala gogortzen da, sudurra gorritu,
dardarka daukazu gorputza, ezin geldirik egon,
berotasunean sartu nahi dezu, lasai egon nahi dezu,
ondokoarekin besarkatuta gustura zaude baina ezin honela egon egun osoan,
hotza sartzen zaizu belarrietatik, baita begietatik ere,
eskularruak behar dituzu, ezin berotu zabiltza,
tenperatura egokian egon nahi dezu, ez dezu hotzik nahi behatz puntetan,
gradu eramangarrien bila zabiltza, berotuko zaituen edozein txokoren bila,
lasaitasunaren bila . . .




















[Itziar]

No hay comentarios:

Publicar un comentario