Zer da San Balentin eguna? Maiteminduen eguna? Pertsona batek beste bat maite duenean maitemindua dago? Alaba batek bere ama maite duenean bezala? Aita batek bere alaba maite duen bezala? Biloba batek bere amama maite duen bezala? Egun bakarrean gertatzen al dira egoera hoiek? Une batez bakarrik sentitzen al dira emozio horiek? Urte askotako harremanak ez al du maitasun hori? Ez al genioke elkarri maite gerala eta elkarrekin gustura gaudela esan beharko? Maitatua sentitzea ez al da gauza polita? Eta norberak beste bat maitatzea? Egoera zailetan ere ondokoa maitatzen denean San Balentin ospatu beharko genuke? Pozik gaudenean albokoarekin ere San Balentin ospatu behar degu? Eta maitatuak sentitzen geranean? Une horietan ere bai?
Beraz, San Balentin eguna ez al litzateke urteko 365 egunetan ospatu beharko?
[Maitxia - Bilbo]